Ameriketan artzain ibilitako sunbildarrak bildu dira maiatzaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 6a, 13:00

Ameriketan artzain ibilitako sunbildarrak, maiatzaren 1ean Bustitz ostatuan egindako elkarretaratzean.

1987an hasi ziren elkartzen Ameriketan artzain ibilitako sunbildarrak eta aurten ere bildu dira maiatzaren 1ean egindako ospakizunetan, nahiz eta oraingoan 13 lagun bakarrik izan. Halere, garrantzitsuena elkartzea denez, Bustitz Ostatura highball-a hartzera joan ziren, eta bertan bazkaldu zuten, giro ederrean. Aurten ez zuten lur azpian ogirik egin. XX. mendean 300 sunbildar baino gehiago joan ziren Ameriketara artzain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun