Garfek pilota jaialdia antolatu du maiatzaren 2an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 30a, 13:00

Ugaitz Elizalde iturendarra ariko da Garfeko binakako txapelketari dagokion partidan, ortziralean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.

Ortziralean 19:30ean Ezkurra pilotalekuan hasiko den jaialdiko partida nagusian, Ugaitz Elizalde iturendarra eta Azpiroz, Iribarrenen eta Azpirozen kontra kontra ariko dira, binakako LENC txapelketa profesionalaren barrenean

Garfe pilota enpresak antolatzen duen binakako LENC txapelketa profesionaleko partida jokatuko dute maiatzaren 2an Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Ortziralean 19:30ean hasiko den jaialdiko bigarren partida izanen da txapelketakoa eta Ugaitz Elizalde eta Azpiroz, Iribarrenen eta Arbizuren kontra ariko dira.

Aitzinetik, Erreka Kirol elkarteko bi bikote ariko dira elkarren kontra: Mattin Oiaregi eta Iker Anzizar, Hegoi Fagoagaren eta Oier Eskuderoren kontra.

Garfek Doneztebeko Udalaren eta Erreka kirol elkartearen babesa izan du esku pilota jaialdi hau antolatzeko. Sarrera hamar euro ordaindu beharko dute 18 urtez goitikoek, bortz euro 14 eta 18 urte artekoek eta 14 urtez beheitikoak doan sartuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun