Maiatzaren 10ean eginen den Sunbillako bigarren mendi duatloirako izena emateko hondarreko egunak dira

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 30a, 11:00

6 kilometro eta erdi lasterka eta 18 kilometro mendi bizikletan egin beharko dituzte maiatzaren 10eko proban.

6,5 kilometro lasterka eta 18 kilometro mendi bizikletan egin beharko dituzte kirolariek eta maiatzaren 4an akituko da izena emateko epea

Sunbillako II. mendi Duatloia eginen dute maiatzaren 10ean, 16:00etan hasita, Ulibeltzak elkarteak antolatuta. Izena emateko aukera zabalik dago webgune honetan, maiatzaren 4ko gauerdira bitarte. Kirolariek 6,5 kilometro lasterka (340 metroko desnibel positiboa) eta 18 kilometro mendi bizikletan (750 metroko desnibel positiboa) egin beharko dituzte.

Antolatzaileek diotenez, egun eder bat pasatzeaz gain, parte hartzaile guztiek kamiseta izanen duzue opari, bertze zenbait gauzen artean». Proban banaka (20 euro) edo erreleboka (30 euro) eman daiteke izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun