Asteburu txarra suertatu da izan da laxoa txapelketarentzat. Eguraldiak ez du lagundu eta larunbatean jokatzekoak ziren lehen jardunaldiko bi partidak igandera gibeleratu zituzten, baina igandean ere, ezin izan zituzten jokatu. Oiztarren arteko partida jokatu ahal izan zuten igande arratsaldean eta Oiz A-k 9-1 irabazi zion Oiz B-ri, txapelketako lehen hiru puntuak lortuz.
Maiatzaren 1ean doneztebarren arteko lehia
Maiatzaren 1ean, ortzegunean 11:00etan bigarren jardunaldiko partidu aitzineratua jokatuko dute Doneztebe The Moment eta Doneztebe Titi taldeek, Bear-Zana plazan.