Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-2025eko Microlan Aerospace Sari Nagusiaren bigarren jardunaldia jokatu zuten Caparroson. Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrek 35-21 irabazi zieten Matxin III.ari eta Agirrezabalari.
Doneztebarrak 11-1 irabazten hasi ziren eta alde hori kudeatu eta handitu bertzerik ez zuten egin. Uterga maisuki aritu zen bertze behin eta 16 tanto egin zituen. Mitxeo eroso aritu zen eta errebotetik erasoan ere aritu zen.
Lehen partidan, Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Baztanek 35-21 irabazi zieten Osesi eta Otanori.