Uterga eta Mitxeo jokoan sartuko dira Udaberriko erremonte txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 24a, 12:00

David Mitxeo eta Xanti Uterga doneztebarrak osatutako bikotea faboritoetako bat da Udaberriko Erremonte Txapelketan. Finala herriko bestetan jokatuko da.

Matxin III.aren eta Agirrezabalaren kontra ariko dira ortzirale arratsaldean Caparroson

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-2025eko Microlan Aerospace Sari Nagusiaren bigarren jardunaldia jokatuko dute apirilaren 25ean, ortziralean 19:00etan hasita Caparroson. Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrak, Matxin III.aren eta Agirrezabalaren kontra ariko dira.

Jaialdiko bigarren partida izanen da txapelketakoa. Lehenbizikoan, Eloi Otxandorena doneztebarra eta Baztan, Osesen eta Otanoren kontra ariko dira.

Sarrerako doantza 10 eurokoa izanen da, 5 eurokoa 16 eta 22 urte artekoentzat eta doan 16 urtetik behetikoentzat. Bildutako guztia ADANO elkartera bideratuko dute.

 

 

Iruritan maiatzaren 24an eta Beran ekainaren 14an ligaxkako partidak, finala Donezteben ekainaren 27an

Zubirin apirilaren 18an jokatu zenaren eta Caparroson apirilaren 25ean jokatuko denaren ondotik, Zizurren maiatzaren 3an, Agoitzen maiatzaren 9an, Irunberrin maiatzaren 16an, Iruritan maiatzaren 24an, Uharten maiatzaren 31n, Atarrabian ekainaren 7an eta Beran ekainaren 14an jokatuko dituzte final laurdenetako ligaxkako partidak. Lau bikote onenek finalerdiak jokatuko dituzte ekainaren 20an Azkoienen eta ekainaren 21ean Burlatan eta finala ekainaren 27an jokatuko dute Donezteben.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun