Lauko finala Zizur Nagusiko udal kiroldegian jokatuko dute larunbatean eta igandean.
Lehen finalerdian Ardoi A eta Cantolagua elkarren kontra ariko dira 17:15ean. Bigarren finalerdian Errekakoen txanda izanen da eta Anaitasunaren aurka arituko dira. Partida 19:45ean hasiko da, baina partidak ikusteko ateak 19:20ean irekiko dituzte.
Sarrerak euro bateko prezioa izanen du, eta sarrerarekin batera zigilu identifikatibo bat paratuko da partida horretarako bakarrik baliagarria izanen dena.
Igandean jokatuko dute finala, eta bi finalerdietako irabazleak ariko dira. Finala 12:00etan jokatuko dute, eta finala ikusteko ateak 11:35ean irekiko dituzte. Kasu horretan ere sarrerak euro bateko prezioa izanen du eta zigilu identifikatibo bat jarriko da, finalerako bakarrik baliagarria izanen dela.