Beintza-Labaienen gaztaina ximelak bildu dituzte aurten ere

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 22a, 18:00

Urtero-urtero, ortzegun santuan, etxez etxe ibiltzen dira haurrak Beintzan eta Labaienen. Ezin jakin noizkoa den gaztaina ximelen ohitura, baina aurten ere ez dute hutsik egin.

Testua eta argazkiak: Arantxa Iturralde.

Joan den ortzegun arratsaldean atera ziren karrikara, eta poz-pozik etxez etxeko buelta egin zuten goxokiak bilduz. Goxokiak bildu aurretik, aspaldiko bertsoa kantatuz aritu ziren: «Gaztain ximel-ximelak, andriak elizera, gizonak tabernera, haurrek haurretera, apeza txokolatia hartzera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun