Emakumezkoen esku pilotako Nafarroako Irekiko bosgarren edizioko bigarren jardunaldia jokatuko dute apirilaren 19an Izaban, larunbatean 18:00etan hasiko den jaialdian. Lehenik, pilotari gazteak ariko dira eta gero, elite mailako partidan, Salsamendi eta Nahia Bertiz sunbildarra, Ibarrolaren eta Mendibururen kontra ariko dira.
Nahia Bertiz sunbildarrak lehen aldiz jokatuko du elite mailan. Berriki, Adosen eta Emakume Master Cupen eskuz binakako txapelketak irabazi ditu binaka eta maila nagusian jokatzeko aukera izanen du orain estreinakoz.