Udaberritze Egunaren harira egun osoko besta larunbatean Elgorriagan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 17a, 08:15

Berriz ere bestarako bilduko dira Elgorriagako herritarrak. Argazkia 2022ko Elgorriagako bestetan hartutako irudia da.

Aitzindu bezala, larunbat honetan, apirilaren 19an, lehenbiziko aldiz, Udaberritze Eguna izanen dute Elgorriagan. 

Egun osoko hitzordua prestatu dute:

  • 11:00etan adin guzietako herritarrendako jokoak eginen dituzte plazan, eta horrekin batera, toka txapelketa jokatuko dute.
  • 12:30ean bermut elegantea eginen dute herriko ostatuan.
  • 14:00etan kantu zaharren bazkaria hasiko da.
  • 17:00etan kontzertua hasiko da.
  • 20:00etan, bortz euro ordainduta, xingar jatea eginen dute.
  • Arratsean, pintxada izanen da ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun