Erandiokoaren eta Ispasterkoaren ondotik, zirkuitu honetako hirugarren proba zen Ortuellakoa, baina Bertizek lehen aldiz parte hartu du.
Katea Bike taldeko Eneit Bertiz Apezetxea txirrindulari sunbidarrak bigarren postua eskuratu zuen igandean Ortuellako Green Series Berri Basati mendi bizikleta proban, nazioarteko XCO txapelketaren baitan. Sailkapen orokorrean, nahiz 23 urtez beheitiko kategorian izan zen bigarren, BH Coloma Team taldeko Franco Gallegoren ondotik. Team Vosges KTM taldeko Célié Nathan frantziarra hirugarren izan zen.
Erandiokoaren eta Ispasterkoaren ondotik, zirkuitu honetako hirugarren proba zen Ortuellakoa, baina Bertizek lehen aldiz parte hartu du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.