Apirilaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten, ondotik, behin betiko aurrekontua onartu eta bertan bildutako proiektuak martxan paratzeko. Gastu haundienak langileenak dira, udalak 24 langile baititu.
Udalak otsailaren 24an egindako osoko bilkuran onartu zuen 2025erako aurrekontua. Denera 2.907.580,94 eurokoa izanen da. Apirilaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten, ondotik, behin betiko aurrekontua onartu eta bertan bildutako proiektuak martxan paratzeko. Gastu haundienak langileenak dira, udalak 24 langile baititu.
Azpimarratzekoa da lehen osasun zentroa zegoen eraikin berriaren urbanizazioan aurreikusitako inbertsioa. Hor daude Nafarroako enplegu eta ogasun zerbitzuaren bulegoak, eta Espainiako enplegu zerbitzuarena. EH Bilduren 200.000 euroko emendakin baten bidez lortu da dirua bulegoko lanak egiteko.