Nafarroako Gobernuak 1.291.198 euro inbertitu ditu guztira, EEPZren 235.760 euroko ekarpenarekin, baita Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialeko beste funts batzuk ere. Maria Txibite Nafarroako presidentea etorri da ekitaldira, baita Nafarroako Gobernuko kontseilariak, zerbitzu hauetako hainbat ordezkari, Juan Telletxea Doneztebeko alkate ordea eta eskualdeko bertze hainbat alkate eta ordezkari ere.
Garai batean Doneztebeko osasun zentroa izan zen eraikinean antolatu dituzte zerbitzuak. Instalazioek 293 metro koadro hartzen dituzte. Inaugurazioan Aurreskua dantzatu dute bi dantzarik eta kantuak ere abestu dituzte.
Doneztebeko enplegu agentzian 572 langabetuk emana zuten izena otsail hondarrean.