Ekitaldiz betea dator apirileko lehen asteburua Iturenera

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 2a, 16:00

Eñaut eta Unai Agirre anaiak (argazkian), Aitor Mendiluzerekin batera, ariko dira bertso zahar bazkarian.

Ortziralean talo jatea, bingoa eta mus txapelketa izanen dituzte eta larunbatean mendi martxa, lehiaketak eta bertso zahar bazkaria

Apirilaren 4an, ortzirale arratsean talo jatea, bingoa eta mus txapelketa izanen dituzte Iturenen. Biharamun goizean mendi martxa, eguerdian gaztaren pisua asmatzeko lehiaketa eta toka txapelketa. Triki poteoarekin animoan sartu ondotik, bertso zahar bazkaria izanen da. Agirre anaiak eta Aitor Mendiluze ariko dira kantuan. Giro bikaina izanen da bertsolari eta trikitilariekin. 22:00etatik 05:00etara Dj Endarakin dantzan aritzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun