Bi bingo txanda egin zituzten. Saridunak ondorengoak izan dira: Oñatz Espelosin, Aner Apeztegia, Xabat Bertiz, Unai Bertiz, Iratxe Mendikoa, Luis Retegi eta Aritz Bertiz. Larunbat goizean, berriz, eguraldia ez zenez lagun izan, puzgarriak frontoian jarri zituzten. Bai goizez baita arratsaldez ere, haurrez betea egon zen. Goiz partean ere Ulibeltzak elkartean hamar bikotek mus txapelketan parte hartu zuten. Irabazleak Haritz Bereau eta Jon Aranbillet izan ziren; bigarrenak Maria Sarratea eta Agurtzane Zubieta; hirugarrenak Maxux Iriarte eta Alvaro Armendariz eta laugarrenak Oier Zulaika eta Laurentx Etxegoien.
Arratsaldean, denbora lagun, Kuatukadak bere emanaldi ederra eskaini zuen. A ze nolako giro eta energia trasmititzen zuten!
Gauean, berriz, 40 lagun Bustitz ostatuan bildu ziren eta Josu Sanjurjo eta Ekhiñe Zapiain bertsolarien eskutik bertso afari eder batez gozatzeko aukera izan zuten.
Igande goizean kuadrilla batek Zumalekurako irteera egin zuen. Eguerdi partean, herriko erraldoiak Ezpelur gaiteroekin batera herria itzulixka eman zioten. Herrian giro ezin hobea jarri zuten.
Asteburu kulturalari bukaera emateko, Ainara Unanuaren eskutik ipuin musikatua izan zuten.
Asteburua bikaina izan da eta eskerrak eman behar zaizkie hau guztia antolatu duten Antrotoki, II. Mendi Duatloia taldeari, Sunbillako Udalari eta Guraso Elkarteari, baita ekitaldi guztietan parte hartu dutenei. Asteburu bikaina izan da. Zorionak denei.