Beldurrezko zinema ikusteko hitzordua izanen dute Donezteben larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 27a, 13:00

Bertzeen artean 'Wander to wonder' film laburra emanen dute. Irudia film labur horretako fotograma bat.

Larunbatean beldurrezko zinema ikusteko aukera izanen da Doneztebeko Zineman. Parroquia 13 dendaren hirugarren urteurrena ospatuko dute eta egitarauaren barrenean beldurrezko film laburrak emanen dituzte.

Zehazki Donostiako 35. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean proiektutako zazpi lan emanen dituzte, eta bertako zuzendari Josemari Beltran bertan izanen da lan horiek aurkezteko. Zazpi lan horien artean, hiru Oscar saritara izendatutako Wander to wonder lana ikusteko aukera izanen da. Emanaldia 21:00etan izanen da Doneztebeko zineman.

Horren aitzinetik, eta goizean goizetik hasita hainbat ekitaldi antolatu dituzte dendaren urteurrena ospatzeko: artisasuen postuak, musika, bermuta, jatekoa...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun