Baztan-Erreka laxoa motzeko desafioa jokatuko dute martxoaren 29an Labaienen

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 27a, 20:00

2023ko laxoa motzeko desafioa Iturengo plazan jokatu zuten. Larunbatean Labaiengoan jokatuko dute.

Asteburu honetan hasiko da Laxoa Elkarteak antolatzen duen 2025 urteko laxoa denboraldia. Azken urteetan ohitura bihurtu den bezala, denboraldia Baztanen eta Errekaren arteko desafioarekin hasiko da. Aurtengoan, Labaiengo plazan jokatuko dute laxoa motza modalitatean. Baztango taldea Manu Irigoienek, Aitor Zubigaraik, Egoitz Primek eta Mikel Sagasetak osatuko dute. Errekako taldea, berriz, Ioritz Zelaietak, Goio Mindegiak, Eloy Garciak eta David Mitxeok.

 

Partida martxoaren 29an, larunbatean 17:00etan hasiko da, eguraldiak laguntzen badu. Laxoa Elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Beintza-Labaiengo Udalari, herriko plazan jokatzeko aukera emateagatik, eta «espero dugu jendea animatzea partida ikustera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun