Fruitikultura ekologikorako hastapen ikastaroa eginen dute apirilaren 9an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 26a, 20:00

Ikastaroa Doneztebeko Juansenean eginen dute apirilaren 9an. Argazkia: Freepik.

Intiak fruitikultura ekologikorako hastapen ikastaroa antolatu du Donezteben apirilaren 9an Cederna Garalurrekin elkarlanean.

16:00etan hasita bi orduz lurraren erabilera, fruta arbolen maneiua, ongarritze organikoa eta landareen osasuna landuko dituzte. Ikastaroa Doneztebeko Juansenean eginen dute, Intiako Raquel Ezquerrok emanen du eta gaztelaniaz izanen da.

Izen ematea apirilaren 9 baino lehen egin behar hemen edo 948 01 30 58 telefonoan. Ikastaroa debalde izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun