Malerrekako IKA euskaltegiak irakasle aritzeko lan eskaintza egin du

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 23a, 11:00

Interesa dutenek curriculuma bidali beharko dute malerreka@ika.eus helbidera

Doneztebeko IKA euskaltegia 2024/25 ikasturtea osatzeko irakasle baten bila ari da. Deialdian parte hartzeko EGA titulua edo baliokidea, komunikatzeko eta taldeak dinamizatzeko gaitasuna, B1 gidabaimena eta autoa beharko dira. Gainera, lan esperientzia, unibertsitateko ikasketak eta glotodidaktika ezagutzak baloratuko dituzte.

Interesa dutenek curriculuma bidali beharko dute malerreka@ika.eus helbidera, eta informazio gehiagorako eskuragarri dute 948 45 15 55 telefonoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun