Apirilaren 22tik 25era, 08:45etik 14:00etara, izanen da futbol campusa, eta adinaren arabera, taldeka bereiziko dituzte. Lau eta sei urte artekoek (2019tik 2021era jaiotakoak) hastapeneko saioak izanen dituzte, zazpi eta hamar urte bitartekoek (2015etik 2018ra jaiotakoak) bertzelako kontuak ikasiko dituzte eta 11 eta 14 urte bitartekoek (2011tik 2014ra bitarte jaioak) teknifikazioa landuko dute. Gainera, 7 eta 14 urte bitarteko atezainak (2012tik 2018ra jaioak) taldearekin entrenatuko dira.
Campusaren prezioa 130 eurokoa izanen da, baina Osasuntxiki klubeko edo enpresen klubeko kide izanez gero, 20 euroko deskontua aplikatuko dute, bi anaia-arreba edo gehiago izanez gero, 10 euroko deskontua aplikatuko diete bakoitzari eta denboraldi honetan Osasuna futbol eskolako kide izanez gero, hamar eurokoa izanen da deskontua.
Izena apirilaren 11ra arte www.fundacionosasuna.com atarian eman behar da. Informazio gehiago nahi duenak, berriz, 948 29 30 40 telefonora deitzen ahal du (09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era).