Ortziralean 19:30ean, Pulunpa eskolako aretoan izanen da Ekaitz Bertiz zuzendaria ere
Ekaitz Bertiz sunbildarrak zuzendutako Erreka zoko hortan film laburra Iturengo Pulunpa eskolako aretoan ikusteko aukera izanen da martxoaren 21ean, ortziralean 19:30ean. Ikusi nahi duenak 685 63 31 95 telefonora deitu beharko du lekua erreserbatzeko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.