Sunbillako Arkupeak elkarteko kideek besta izan zuten igandean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 18a, 10:00

Mus txapelketan zazpi bikotek hartu zuten parte eta Nieves Biurrarenak eta Pattere Galtzagorrik irabazi zuten eta bazkarian 65 lagun bildu ziren

Sunbillako Arkupeak elkarteko kideen beraien eguna ospatu zuten igandean. 11:00etan mus txapelketa izan zuten. Zazpi bikotek parte hartu zuten ondorengo sailkapenarekin: 1. Nieves Biurrarena eta Pattere Galtzagorri, 2. Luis Manterola etaPaco Errandonea, 3. Jose Luis Bertiz eta Jose Vicente Alzuri eta 4. Pascual Agesta eta Fermin Andueza. Ondotik, bazkari ederraz gozatu zuten. 65 lagun elkartu ziren. Egunari bukaera ezin hobea emateko Beñat Mitxelena akordeoilariarekin kantuan eta dantzan ibili ziren. Egun bikaina pasatu zuten. Argazkiak: Juan Antonio Ibarra

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun