Antolatzaileen arabera, ehun bat lagun elkartu ziren eta «azkeneko hiru urteetan Beintzako ostatua jasaten ari den jazarpenaren ondorioz ixteko arriskuan» dagoela salatu zuten. Gaineratu dutenez, «herriko ostatuen egoera kezkagarria da eta ulertezina da Beintzakoa bezalako ostatua, 35 urtez bere jarduera arazorik gabe garatu duena, ito nahi izatea».