Goizean goizetik lan haundia egin zuten, bortz obra berri prestatu baitzituzten: Kantauri, Segalariak, Izar ederra, Ezpondan badira eta Besarkatu ninduzun. Horiez gain, Mendi Tttikiko lagunak ere animatu ziren ekitaldira eta denek Lau teilatu kantuari Josu Elberdinek egindako moldaketa kantatu zuten, abesbatza nagusiko kide batzuen laguntzaz.