«Beintzako Ostatuari arnasa moztu nahian» ari direla ikusita, Herriko ostatuak bizirik lelopean elkarretaratzea antolatu du Malerrekako herritar talde batek. Gisa horretara, alde batetik, Beintzako Ostatuaren inguruan gertatzen ari dena «jendeari jakinaraztea» dute helburu, eta bertzetik, Beintzako Ostatuari «elkartasuna adieraztea».
Larunbat honetan, Donezteben bilduko dira. 12:30ean turismo bulegoaren inguruan egin dute hitzordua eta herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek.