Astean hiru egunez irekiko dute: astelehenetan eta asteazkenetan goizez eta arratsaldez, 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era; eta ortzegunetan arratsaldez, 15:30etik 18:30era.
Malerrekako Mankomunitateak 2023an paratu zuen martxan garbigunea; bere hitzetan, «eskala ttikiko eta kudeaketa zaileko hondakinen bilketa optimizatzeko, gainerako gaikako bilketen kalitatea hobetzeko eta 2017-2027ko Nafarroako Hondakinen Planean ezarritako helburuak betetzen laguntzeko».
Garbigunean etxeetan eta merkataritza gune ttikietan sortutako hondakin arriskutsuak edota kudeaketa zailekoak bereizi eta bideratzen ahal dira. Adibidez, obrako hondakinak, inausketako hondakinak, zura, neurri handiko hondakinak, Aparatu Elektrikoen eta Elektronikoen Hondakinak (AEEH), txatarra...
Bidenabar, garbigunean bigarren eskuko merkatua dagoela oroitarazi du mankomunitateak, «berrerabilpena eta trukea sustatzeko» asmoz egina.