Martxoak 8

Emakumeen bazkaria eta ihes gela Eratsunen, emakumearen egunaren seinale

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 11a, 10:00

Larunbatean, Emakumearen Nazioarteko Egunean, 30-40 bat emakumek bazkaria egin zuten Eratsunen, eta igandean, berriz, ihes gelan hamar lagunek parte hartu zuten.

Argazkiak eta testua: Nagore Eskudero.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan, bi hitzordu izan dituzte aurten Eratsunen. Alde batetik, larunbatean bazkaria egin zuten Elitxean eta 30-40 bat emakume bildu ziren. Giro ederrean bazkaldu zuten.

Igandean, berriz, Etorkizun hobeari begira lelopean ihes gela edo escape room-a egin zuten Aske Malerrekako Emakume Taldeak antolatuta. Horren bitartez, emakumeek jasaten dituzten indarkeria motak azaleratu nahi izan zituzten eta bi talde animatu ziren, bat sei lagunekoa eta bertzea lau lagunekoa.

Igandeko ihes gelan hartutako argazkia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun