Martxoak 8

Donezteben ere karrikara atera dira martxoaren 8an

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 10a, 17:30

Malerrekako eta Bertizaranako mugimendu feministak deituta, larunbatean karrikara atera ziren Donezteben. Goizean kafe tertulia egin zuten, eta eguerdian 'Faxismoaren kontra ausardia eta aliantza feministak' lelopean elkartu ziren. Ondotik, bazkaria autogestionatua antolatua zuten, eta arratsaldean Lesakako manifestaziora joateko deialdia egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun