Haurrentzako 'Red' pelikula emanen dute igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 7a, 12:30

Pelikula 17:00etan emanen dute zineman.

Doneztebeko Erreka guraso elkarteak antolatuta, haurrentzako 'Red' pelikula emanen dute igandean, martxoaren 9an,  Donezteben. Nerabezaro betean dagoen 13 urteko Mei Leeren abenturak kontatzen ditu filmak eta 17:00etan emanen dute zineman. Sarrera debalde izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun