Etorkizun hobeari begira lelopean antolatu dute ihes gela edo escape room-a. Prestatzeko Ioritz Albertosen laguntza izan dute Aske taldekoek eta TTIPI-TTAPAri kontatu diotenez, emaitzarekin «kontent» gelditu dira. «Ea zer dioten parte hartzaileek». Ihes gela horren bitartez, «modu ludikoan emakumeok jasaten ditugun indarkeria motak azalduko ditugu».
Doneztebeko kasuan, 10:00etatik 17:15era liburutegian izanen dira. Parte hartzeko lotura honetan sartu behar da, eta hor izena, adina eta telefono zenbakia adierazi. Ordutegia ere bertan zehaztu beharko da.
Eratsunen, berriz, igande goizean eginen dute geldialdia, eta interesa dutenek udalarekin jarri beharko dute harremanetan.