Berritze lanak egin eta berriz esleitu ondotik, Dina Sanlesek kudeatuko duen Zubietako Herriko Ostatuaren inaugurazioa eginen dute martxoaren 7an. Ostiralean 18:00etan mus txapelketa izanen dute (izen-ematea 17:30etik 17:55era). Haurrentzako merienda ere izanen dute. 19:00etan luntxa eta 20:30ean bokatak eskatzeko aukera. Ondoren, karaoke eta besta izanen dute.
Estalpea lehengora
Herriko Ostatua martxoaren 7an irekiko denez, Zubietako Udalak jakinarazi du egun horretatik aurrera estalpearen erabilera lehendik zuena izanen dela eta sarraila aldatuko dela. Giltza hartu zutenek Zubietako herriko etxean bueltatzea eskatu dute.
Herriko Ostatuko harraska
Herriko Ostatua sukaldea berritzen ari da Zubietako Udala eta harraska (fregadera) berria paratu dutenez, zaharra ematea erabaki du. Harraskak 160x62x97 cm neurtzen du eta altzairu herdoilgaitzekoa da. Interesa duenak herriko etxean eman beharko du izena eta betebehar bakarra Zubietan erroldatua egotea izanen da. Martxoaren 7tik 14ra izena ematen dutenen artean zozketa eginen dute martxoaren 14an, hurrengo ostiralean 11:0etan herriko etxean. Ondoren, aste bateko epea emanen dute harraska eramateko.