Gazte Burrunbak irteera antolatu du martxoaren 15ean Iruñera

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 5a, 13:00

Labrit pilotalekuan partida ikusiko dute irteeran parte hartzen dutenek.

Doneztebeko Gazte Burrunbak irteera antolatu du martxoaren 15ean Iruñera. Azken urteetan bezala, Iruñean bazkaldu eta Labritera joanen dira  binakako txapelketako finalerdia ikustera.

11:00etan aterako da autobusa Doneztebetik eta Iruñean Maira jatetxean bazkaria izanen dute. Bazkalondoan Labriten  binakako pilota txapelketako finalerdia ikusiko dute. Doneztebera itzulerako autobusa 03:30ean izanen dute.

Izen ematea dagoeneko irekia da, eta bihar arte, ortzeguna, lehentasuna Gazte Burrunbakoek izanen dute. Ortziraletik aitzinera, herritar denei irekiko diete apuntatzeko aukera, eta txartela Titin paratuko dituzte eskuragarri.

Prezioari dagokionez, bazkideek 65 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 75 euro.

55 toki bakarrik egonen dira eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun