Martxoak 8

Larunbatean karrikara ateratzeko deia egin du Malerrekako eta Bertizaranako mugimendu feministak

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 5a, 12:00

Malerrekako eta Bertizaranako mugimendu feministak ere 'Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak' lelopean antolatu ditu martxoaren 8aren bueltako ekintzak. Goizean Donezteben elkartuko dira, eta arratsaldean Lesakako eskualdeko manifestaziora joateko deia egin dute.

Larunbatean, martxoaren 8an, 11:00etan elkartuko dira Donezteben kafe tertulia egiteko Malerrekan eta Bertizaranan aliantzak josteaz ariko dira solasean. Ondotik, txapa tailerra eginen dute.

13:00etan elkarretaratzea eginen dute biribilgunean Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak lelopean. Ondotik, bermuu girotua eginen dute. 14:30ean, aldiz, bazkari autogestionatua eginen dute herriko ostatuan.

17:15ean eskualdeko mugimendu feministak Lesakan antolatutako manifestaziora joateko hitzordua paratu dute. Manifestazioa 18:00etan hasiko da Plaza Zaharretik, eta ondotik, III. Mundu Gerra taldearen kontzertua izanen da,

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun