Solasaldia, dokumentala eta tailer literarioa eginen dituzte heldu den astean Doneztebeko liburutegian

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 1a, 10:00

Ortzegunean Goiatz Labandibar idazle oiartzuarraren bisita izan zuten liburutegian.

Heldu den asterako ere agenda betea du Doneztebeko liburutegiak. Astelehenean tailer literarioa izanen da eta asteazkenean 'Neskatoak' dokumentalaren emanaldia eta 'Isildutako eskuak' liburuari buruzko solasaldia.

Asteko lehen hitzordua astelehenean, martxoaren 3an, izanen dute liburutegian. Luisa Etxenike idazlearen eskutik. Literatura begirada feministatik aztertzen ikasiko dute 18:00etan hasi eta 20:00ak bitarte. Tailerra gaztelaniaz izanen da.

Ortzegunean, hilaren 6an, Jon Abril idazle beratarraren bisita izanen dute liburutegian. Landa Adimena programaren barrenean, Neskatoak dokumentalaren emanaldia eta Isildutako eskuak liburuaren aurkezpena eginen dituzte. 18:00etan izanen da hitzordua liburutegian.

Goiatz Labandibarren bisita pasa den astean

Ortzegunean, Goiatz Labandibar idazle oiartzuarraren bisita izan zuten liburutegian. Malerrekako Euskarazko Irakurle Taldearen urteko lehen hitzordua izan zuten. Bekatua nobelari buruz solastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek idazlearekin berarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun