[GUTUNA] Herriko Ostatuak: “Salda Badago”

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 1a, 11:00

Gutun honen 28 sinatzaileek salatzen dutenez, ‘Bailara lasaiak’  leloaren azpian hain bukolikoak ez diren «beste errealitate batzuk gordetzen dira». Edozein herri txikiren errealitatea agerian jarri bidenabar, euren elkartasuna helarazi nahi diete Beintzako Ostatuko familiari, «egiten ari diren lanarengatik eta garatu duten proiektuak laguntzen duelako gure bailarek bizirik jarrai dezaten».

‘Bailara lasaiak’  leloa izan ohi da aurkezpen txartela gure eskualdearen garapen sozioekonomikoa sustatzeko eta besteen arreta erakartzeko. Izenondo gozo horren azpian ordea, beste errealitate batzuk gordetzen dira aldi berean: populazioaren zahartzea, herri eskolen itxiera, garraio publiko eskasa... hitz batez esanda, gure herrien taupada moteltzen doa, gure karrika eta plazetan umeen algarak eta jolasaldiak galtzen ari dira. Iristen zaizkigun bisitariak pakete banatzaileak dira gehienetan eta garai bateko herrien bizimodua ipuinetako kontakizuna bilakatzen ari da.

Egoera honetan herriko ostatuak izan ohi dira bertoko biztanle eta bisitarien elkargune bakarrak zenbait herritan. Ez dira soilik tabernak: herrien jabego publikoak dira, herriari zerbitzu sozial bat, sozializazio aukera bat, ematen diote eta herrietako ekonomia sisteman txertatzen dira .

Ostatu horietako aunitzen jarduerak iraupen laburra izan du eta itxi diren herrietan gabezia handia sumatu dugu herritarrok.

Orain Malerrekan gehien iraun duen ostatuari (35 urte!) arnasa moztu nahian omen dabiltza, Beintzako Ostatuari, hain zuzen ere. Berriro gezurrez eta manipulazioz betetako eskutitzak irakurri ditugu (J.A.E.I.-k ERRAN.EUSera eta TTIPI-TTAPAra bidaliak). Ustezko legalismo baten aitzakian, herri bateko bizimodua berpiztu duen proiektuaren itotzea salatu nahi dugu.

Zergatik zapuztu herriarentzat onura dena? Ostatuen jarduera tokiko ekonomian txertatzen da (erosketak, sasoiko lanpostuak...) eta herri txikien etorkizuna sendotu nahi baldin badugu, beren jarduera ezinbestekoa da.

Lerro hauen bidez gure elkartasuna helarazi nahi diegu Orbela-koei, hau da, Beñati, Idoiari eta Mikeli, egiten ari diren lanarengatik eta garatu duten proiektuak laguntzen duelako gure bailarek bizirik jarrai dezaten.

Bidenabar, gonbita egiten dugu heldu den martxoaren 15ean, larunbata, 12:30ean, Doneztebeko turismo bulegoaren inguruan eginen den kontzentraziora etortzeko.

Herriak bizirik eta bizitzeko!

Sinatzaileak:

  • Agustina Otero Fernandez
  • Teodoro Perez Navas
  • Inmaculada Gandullo Cortes
  • Garbiñe Leiza Mikeo
  • Mª Luisa Amunarriz Salaberria
  • Mikel Gereka Zelaia

  • Mari Arhex Furet

  • Eloisa Ormazabal Arregi

  • Arantza Heras Aizpurua

  • Jose Migel Arbelaiz Hernandorena
  • Alix Gereka Amunarriz

  • Maxi Gereka Amunarriz

  • Eki Gereka Amunarriz

  • Kristina Zalba Barberena

  • Txus Sanchez Garcia

  • Fernando Manterola

  • Isabel Irizar Alzugarai

  • Ines Gereka Zelaia

  • Mari Sanchez Gereka

  • Itziar Irastorza Dorronsoro

  • Belen Urrutia Hualde

  • Leire Pagazaurtundua Zelaia
  • Patricia Ripa Chipi

  • Ana Urrutia Hualde

  • Lurdes Sainz Navascues

  • Ana Isabel Oteiza

  • Karmentxu Etxandi Karrikaburu

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun