Urrezko aizkolarien jardunaldia izanen dute Urrozen igandean

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 28a, 09:30

Julen Urrutia arraioztarra 19 urtez azpiko txapelketan arituko da Aitor Saralegiren kontra.

Igandean, martxoaren 2an, urrezko aizkolarien jardunaldia izanen dute Urrozen. 12:00etan hasita, zortzi aizkolari eta bi harri jasotzaile ariko dira lehian. Sarrera debalde izanen da.

Hainbat kategoriatako aizkolariak ariko dira Urrozen lehian. Batetik, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako Euskal Label Saiko finalaurrekoa jokatuko dute Hodei Ezpeleta eta Arkaitz Etxebestek, Ugaitz Mugertza eta Ibai Soroaren kontra.

19 urtez azpikoen Banakako Aizkolari Txapelketan Julen Urrutia arraioztarra Aitor Saralegiren kontra ariko da. Banakako Aizkolari  Txapelketan emakumezkoetan berriz, Laiene Pikabea Lucia Orberen kontra lehiatuko da. 

Harri jasotzaile txapelketa ere jokatuko dute eta Helene Ostolaza Aroa Sanchezen kontra ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun