Martxa solidarioa apirilaren 12an eginen dute, Doneztebe eta Ituren lotuko dituen lau kilometroko ibilbidea osatuz, Uraren bidean barna.
Dagoeneko zabalik dago martxa solidarioan izena emateko epea. Lotura honetan sartuta egin behar da eta martxoaren 20a izanen da horretarako hondarreko eguna. Haurrek zortzi euro eta helduek hamar euro ordaindu beharko dituzte eta izena ematearekin batera, 2zi kamiseta eskuratzeko aukera izanen da.
Martxa solidarioa ez da asteburu horretako hitzordu bakarra izanen eta aitzinerago xehetasun gehiago emanen dituzte.