Sunbillako II. mendi Duatloia eginen dute maiatzaren 10ean, 16:00etan Hasita, Ulibeltzak elkarteak antolatuta. Dagoeneko izena emateko aukera zabalik dago webgune honetan, maiatzaren 4ko gauerdira bitarte. Kirolariek 6,5 kilometro lasterka (340 metroko desnibel positiboa) eta 18 kilometro mendi bizikletan (750 metroko desnibel positiboa) egin beharko dituzte.
Antolatzaileek diotenez, egun eder bat pasatzeaz gain, parte hartzaile guztiek kamiseta izanen duzue opari, bertze zenbait gauzen artean». Proban banaka (20 euro) edo erreleboka (30 euro) eman daiteke izena.