Nafarroako pilota selekzioak irabazi du asteburu honetan Zaragozan gazte mailako federazio arteko Espainiako txapelketa, 36 metroko frontoian, eskuz nahiz erremintarekin. Nafarroak modalitate guztietan irabazi zuen, Errioxa gailendu zen gizonezkoen eskuz binakakoan izan ezik. Errekako Nahia Bertiz sunbildarra eskuz binakako txapelketako lehen partidan aritu zen, Janire Sotilekin bikote eginez eta 2-0 irabazi zien Gaztela eta Leongo selekzioari (10-4 eta 10-3). Errioxaren kontrako partida ere 2-0 irabazi zuen Nafarroako selekzioak, Ibarrolarekin eta Sotilekin. Honela, urrezko dominarekin bueltatu da Nahia Bertiz.