[BIDEOA] Donamaria-Gaztelu inguruko mendietan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak otsailaren 18an

Hilabeteroko hirugarren astearteko ohiturari eutsiz, mendi ateraldia egin dute otsailaren 18an Arkupeak elkarteko mendizaleek. Oraingoan Malerreka aldean ibili dira, Doneztebe eta Donamaria-Gaztelu inguruan. Doneztebetik abiatu eta Donamaria-Gaztelun barna ibili ziren, tartean Trosketako ur-jauzi ederra eta Santa Leokadiako ermita bisitatuz. Gero, Doneztebera bueltan, 84 lagun bildu ziren Santamaria jatetxean egindako bazkari oparoan. Irudiak: Joxe Zubieta

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun