Ekaitz Bertiz Apezetxea

'Erreka zoko hortan' film laburra ikusgai bihar Igantzin

Xorroxin irratia 2025ko ots. 14a, 13:08

Zinemaz jantzitako asteburua izanen dute Igantzin. Gaur biharrean jarduerak antolatu dituzte. Gaur atsaldez 'Irabazi arte' saioaren aurre estreinaldia izanen dute eta bihar, Ekaitz Bertiz Apezetxea gazte sunbildarraren bisita izanen dute, 'Erreka zoko hortan' bere azken filma ikusi eta horretaz azalpenak jasotzeko aukera izanen baitute.

Donezteben eta Arantzan egindako emanaldien ondotik heldu da biharkoa. Lana behin estreinatua dela kontuan hartuz, eta herriz herri ezagutzeko aukera dagoela helarazteko ere, Ekaitz bera gure artean izan dugu irratian aurkezpena egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun