Finalaren egunean 09:30ean elkartuko dira bazkideak Doneztebeko Santamaria jatetxean. Ordu horretan, tortilla, urdaiazpiko eta txistorra dastaketa izanen dute. Ondotik, 10:00etan hasita, jokatuko dituzte mus eta partxis txapelketako finalak. Lehia bukatzean, 14:00etan, izanen dute bazkaria.
Honako menua izanen dute: barazki menestra, legatza saltsan, txuleta, flana izozkiarekin, ardoa, ura, sagardoa, kafea, kopa eta cava. Bazkalondoan eginen dute sarien banaketa.
Egun horretako izen emateak 42 euroko prezioa du, eta heldu den astelehenean, asteartean eta asteazkenean, hilaren 17an, 18an eta 19an egin beharko da herri bakoitzeko delegatuaren bidez. Finalera sailkatu ez diren, baina egun horretan Doneztebera joan nahi dutenek, 50 euro ordaindu beharko dituzte.
Finalen harira, bi ohar jakinarazi ditu Arkupeak elkarteak. Alde batetik oroitarazi du herrietako lehenbiziko, bigarren eta hirugarren postuan gelditu direnek jokatuko dutela finala kontrakorik erraten ez badute. Bertzetik, museko partida denak, finala barne bi txikotara jokatuko dituztela oroitarazi dute.