Torturaren aurkako egunean ‘Infiltrats’ dokumentala eman dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 14a, 09:00

'Infiltrats' dokumentalaren emanaldiak ikusmina piztu zuen otsailaren 13an, Torturaren Aurkako Egunean, Donezteben.

Lapaitza Malerrekako eta Bertizaranako Gazte Asanbladaren eskutik, polizia eta infiltrazioaren aurpegi zuriketa salatu dute

Otsailaren 13ko Torturaren aurkako egunean Infiltrats dokumentala eman dute Doneztebeko Herriko Ostatuan, Lapaitza Malerrekako eta Bertizaranako Gazte Asanbladak antolatuta. «Honekin zera adierazi nahi dugu: tortura zein infiltrazio polizialak inpunitate osoz eman direla, espainiar estatuko aparatuen konplizitate osoarekin. Hori gutti balitz, ekintza hauek justifikatzeko eta egindakoaren aurpegi zuriketa egiteko lanean ari dira, horren adibide da erraterako azken boladan zer erran eman duen La infiltrada pelikula, azken aste honetan Goya saria jaso duena hain zuzen».

Herrialde katalan zein bertze tokitan infiltrazio polizialak argitara eman diren garaian, «infiltrazio poliziala erromantizatzeko eta justifikatzeko makinaria martxan dago jada», Lapaitzaren Gazte Asanbladaren ustez.

Asanbladatik argi dute, «mugimendu sozialak deuseztatzeko enegarren saiakera dela hau. Etxean eta otzan nahi gaituzte, baina kalean eta lanean jarraituko dugu. Polizia eta infiltrazioaren aurpegi zuriketarik ez!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun