Dokumentalaren abiapuntua Muxutrock taldeak Greziako errefuxiatuen kanpaleku batean eman nahi zuen kontzertua da. Ez zuten kontzertu hori ematea lortu, baina dokumental batean bildu zituzten errefuxiatuen istorioak.
Igandean, hilaren 16an, 'Exopia' dokumentala emanen dute Doneztebeko Zineman. Aritz Gorostiaga da dokumentalaren zuzendaria eta Atenasen eta Lesbosen dauden errefuxiatuen egoera latza kontatzen du. 18:00etan emanen dute eta ondotik solasaldia izanen da.
Dokumentalaren abiapuntua Muxutrock taldeak Greziako errefuxiatuen kanpaleku batean eman nahi zuen kontzertua da. Ez zuten kontzertu hori ematea lortu, baina dokumental batean bildu zituzten errefuxiatuen istorioak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.