Torturaren Aurkako Egunaren harira 'Infiltrats' dokumentalaren emanaldia izanen da Donezteben

Lapaitza Malerrekako eta Bertizaranako Gazte Asanbladak antolatuta, 'Infiltrats' dokumentala emanen dute Donezteben ortzegunean. Otsailaren 13an ospatzen den Torturaren Aurkako Egunaren harira antolatu dute emanaldia. 19:30ean izanen da, eta hasieran zineman izanen zela jakinarazi zuten arren, azkenean Doneztebeko Herriko Ostatuan izanen da.

Herrialde Katalanetako mugimendu sozialetan infiltratu ziren 4 polizia nazional nola deskubritu zituzten kontatzen duen dokumentala da Infiltrats, Kataluniako 3Cat kateak egindakoa. Dokumentala katalanez proiektatuko dute, gaztelaniazko azpitituluekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun