Hitzordua Legasako plazan paratu dute 09:30ean, eta handiak Sagardiako leizera joanen dira. Bertan, Gaizka Baigorriren eskutik leizeren inguruko kontuak aditzeko aukera izanen dute. Mendian itzulixka bat eman ondotik, Gazteluko ostatuan eginen duten hamaiketakoarekin borobilduko dute goiza.
Parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da solaslaguna@topagunea.eus helbidera mezu bat bidalita edo 688 86 53 98 zenbakira deituta.