Bankatarrak, Beñat Mitxelena, Aitor Ibarra Jalisko eta Angel Mariezkurrenaren gidaritzapean, orduak eta orduak kantuan eta dantzan aritzeko aukera ederra izan zuten. Tartean momentu hunkigarriak ere bizitu zituzten. Aitor Mendiluzek idatzitako bertso bat kantatu zion Uxue Ibarrak Angel Mariezkurrenari urte guzti hauetan bizitakoa eskertuz, Uxueren aita Jalisko eta Beñat Mitxelena, musikarekin lagun zituela. Ondotik Angel Mariezkurrenak Jalisko eta Beñat Mitxelena eskertu zituen, baita Uxue Ibarra zoriondu ere abestutako kanta eder horiengatik.
Bertarako guztiei eta konkretuki bazkarian izugarrizko giroa jarri zuten gazte guztiei ere eskerrak eman zizkien. Mariezkurrenaren hitzetan, «21 urte hauetako momenturik zoragarrienak izan dira, latza izan da». Menditarrak taldekoak ere harrituta zeuden bizitutako giroarekin.
Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiete Ulibeltzak elkarteari bere antolakuntzarengatik, bazkaria egin zuen Unai Apezetxeari eta bere laguntzaileei, Bankatarrei, Angel Mariezkurrenari, Jaliskori, Beñat Mitxelenari eta Uxue Ibarrari eta, nola ez, kantu bazkarian parte zuten guztiei.