Urtarrilaren 18an 50 eurotan saltzeko atera ziren 108 txartelak, guztiak segituan saldu ziren. Larunbateko menuan, musikaz eta kantuaz gain, urdaiazpikoa eta patea, entsalada epela, bakailao tortilla, legatza saltsa berdean, txerri masailak, torrijak, kafea eta kopa izanen dute. Inguru honetako lehen kantu zaharren eguna ere Ulibeltzak elkartean egin zen eta bertze hainbat urtez Ariztigain kanpinean eginkatu dite. Azken urteetan Dantxarinean ere egin da eta orain, herrira itzuliko da.