'XII Podcasta' sortu du Xabi Iriarte doneztebarrak

Xorroxin irratia 2025ko ots. 5a, 16:00

Niko Mindegia eta Xabi Iriarte podcastaren lehen alean.

'XII Podcasta' sortu du Xabir Iriarte doneztebarrak. Lehen elkarrizketa Niko Mindegia eskubaloi jokalariari egin dio eta dagoeneko ikusgai dago Youtuben

Otsailaren 3an argitaratu zuen Xabi Iriartek XII Podcastaren lehen atala. Niko Mindegia eskubaloi jokalaria elkarrizketatu du. Iriartek TTIPI-TTAPAri kontatu dionez, helburua ekainera bitartean hilabetero podcast bat argitaratzea da. Ondotik, udan maiztasuna haunditzea espero du, «baliabide ekonomiko gehiago lortzea, eta ahal bada profesionalagoa izatea eta maiztasuna haunditzea. 

Podcastaren bitartez, «enpatia ariketa bat» egin nahi du sortzaileak eta lanbide diferenteak dituzten pertsonak ezagutu. «Podcastaren oinarri nagusia da nik dudan jakin-mina ezagutzen ez ditudan mundu, lanbide eta pertsonen inguruan», dio Iriartek. «Podcastak aunitz gustatzen zaizkit eta aunitz motibatzen ninduen aurreiritzirik gabeko elkarrizketak egiteak. Hori da nire helburua bai ikusleekiko zein neure buruarekiko sortzaile gisa». 

Elkarrizketa Youtuben dago ikusgai XII Podcasta paratuta,  eta aurreratu du hurrengoa youtuber ezagun bati eginen diola. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun