Sunbillako inauterietako zozketaren laugarren saria 4680 zenbakiari egokituko zaio

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 3a, 18:00

Astebetean laugarren sariaren txartelaren jaberik azaldu ez denez, orain 4680 zenbakia duenak eskuratuko du saria.

Sunbillako inauterietako zozketaren laugarren sariaren txartelaren jaberik ez da agertu astebetean eta beraz, ordezko zenbakiaren jabeari egokituko zaio saria. 4680 da ordezko zenbakia eta saridunak astebeteko epea izanen du saria eskuratzeko. Argazkian ageri denez, igandean berean agertu ziren lehen hiru sarietako zenbaki saridunak, baina laugarrena (2479 zenbakia) ez. Astebetean ez da inor agertu eta orain ordezko zenbakia (4680) da balio duena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun